SINBOLO BAT
Aitaren harriak
amaren hariak
Maite Perurena Zubitur naiz, txalekogile leitzarra. Etxean bizi eta ikusi dudanari segida eman eta ni ere harri-jasotzailez janzteko ametsaren ondorio da 301K marka.
Gaur egun, Leitzako plazan dugun taller-dendan, HARRI·HARI TOKIn, egiten ditugu harri-jasotzeko txalekoak eta kirol ekipamendua. Harriak jasotzeko hariak josi behar direla kontzientzia hartuta, zentzu zabal eta sakonago batean ulertuta, lanean ari gara, harri eta hari! Plazarako eta baita kalerako jantziak sortzen.
Jatorrizko indarraren dotorezia
Dotore eta ausart ari dela diogu euskaldunok, harri-jasotzailea balentria bat egiten ari denean: bada, zergatik ez ausardia eta dotorezia hori arropara ere eraman?
Halaxe sortu dira harri-jasotzaileetan oinarritutako gure txaleko esklusiboak: egunerokorako, ospakizunetarako, parrandarako, plazarako, oparitarako. Dotorezia ere indartsua baita; indartsua bezain dotorea.
-
Eskaintza!

Kamiseta JASO · JOSI Beltza
25,00 €Original price was: 25,00 €.20,00 €Current price is: 20,00 €. -
Eskaintza!

1987 · 301K · Iñaki Perurena
28,00 €Original price was: 28,00 €.22,00 €Current price is: 22,00 €. -
Eskaintza!

Jertse BELTZA
59,00 €Original price was: 59,00 €.29,00 €Current price is: 29,00 €. -
Eskaintza!

Sudadera GRISA
69,00 €Original price was: 69,00 €.34,50 €Current price is: 34,50 €.
Harri • Hari Toki
- 301K-ren etxea. Ongi etorri! -
HARRI·HARI TOKI Leitzako plazan kokatuta dago, ixkin batean, toki ezin hobean! Guk etxeko lanak plazan egiten ditugu! Gurea, lantokia, erakustokia eta salmenta gunea da.
Leitza, gauza askoren artean, 300 Kilo baino gehiago jaso dituzten 3 harri-jasotzaileen herria da. Herriko plaza oso dotorea da, harria gris-urdin kolorekoa, hainbat kirol lan deigarriren eszenatoki izandakoa, bisitariak harritzen ditu eta leitzarrak harrotzen gaitu.
Non gaude
-
Elgoien 2, Bj 1, Plaza
31880 Leitza, Nafarroa