OHARRA: Ekainaren 24-30 bitarteko eskari eta mezuak, uztailaren 1 ean bideratuko ditugu.

Kirol Txalekoak

KIROL
TXALEKOAK

Harri-jasotzeko txalekoak

- Harri-jasotzaileentzat neurrira egindako txalekoak -

Harri-jasotzeko txalekoak, kirolarien neurri eta beharren arabera egiten dira, pertsonalizatuak dira. Txalekoak gorputza babestu, harria eutsi eta indarraren erabilera efizienteagoa izaten laguntzen duela esan dezakegu. Harri-jasotzailearen ekipamenduko (txaleko, galtza eta gerriko) jantzirik garrantzitsuena da.

Kirolarien neurri fisiko eta jaso beharreko harriaren formak (errektangularra, zilindroa, kubikoa, bola eta baldarra) eta harriaren pisuak baldintzatzen dute txalekoaren neurri, forma eta lodiera.

TXALEKOEN EBOLUZIOA

Hasierako txalekoak zuriak ziren. ez dakigu algodoia edo linua izan zitezkeen. 80. hamarkadan ordea, Bergaran egiten ziren algodoizko tela urdinak (mahoia) erabiltzen hasi ziren. Gaur egun, material sintetiko berritzaileak erabiltzen ditugu.

XX. mende hasiera

XX. mende bukaera

XXI. mendea

301K txalekoak

Lepoa: Piko forma

Jositako betegarria

Ezker alboa irekita

Eskuin alboa irekita

Ezaugarri orokorrak

Pertsonalizazioak

Extrak

Txaleko bat egiteko pausoak:

Hitzorduak gure 301K taller-dendan egiten ditugu normalean, baina kirolariaren beharretara moldatzen gara.
Kirolariak txalekoa baldin badu, lehenengo hitzordura ekartzea komeni da. Lan kargaren arabera, prozesuak hilabete inguru tarda lezake.

Harri-jasotzEKO galtzak

Kirolarien gorputzera egokitzen diren galtzak sortu ditugu, eta jaso beharreko harriaren formaren arabera babes gehigarria aplikatzen diegu. Aurrealdeko tela poliamidazkoa da, eta atzealdekoa elastikoagoa da.
Galtza luze edo motzak, belkroarekin edo gabe, errefuerzoekin edo ez… Galdetu zure taila.

- HARRI-JASOTZEKO GERRIKOAK -

Algodoizko gerriko tradizionalak dira. 24 zentimetroko zabalera dute. Piezaka josten ditugu. Pieza bakoitza 2,5 metro. Estandarra 2 piezakoa da baina 5 piezako gerrikoak erabiltzen dituen harri-jasotzailerik bada…

301K txalekodunak

Harri-jasotzaile eta pentatloilari askok hautatu dute 301K ekipamendua lehiarako: norberak bere neurri eta gustura ezaugarriak gehituz. Bakoitzaren iritziak entzunez joan gara hobetzen. Eta, nola ez, guk ere pozarren ospatzen ditugu beraien lorpenak. 301 Kilo esker!!

Item added to cart.
0 items - 0,00