OPARITARAKO
TXALEKOAK
Lan onari, aitortza dotorea
- Sortu zure txalekoa -
Lana, esfortzua, tradizioa, familia, talde lana, konpromisoa, duintasuna, nortasuna. Balio horiek islatzen dituen opari berezi bat egin nahi badiozu norbaiti, idatziguzu eta sortu zure txalekoa, nahi duzun erara. Opari txiki bat, balio handia duenarentzat. Lan ona egitea, lana dotore egitea da.
Txapelduna ere izan liteke txalekodun
Zergatik ez saritu harri-jasotze txapelketako irabazlea txaleko batekin? Edo beste kiroletako irabazleak ere izan daitezke txalekodunak.
Hori sustatu dugu zenbait kasutan, txapelketaren eta antolatzailearen izenekin pertsonalizatuz. Txapelduna, beti txapeldun; baina baita txalekodun ere.
Gipuzkoako Herri-Kirol Federazioko Txapelketarako txapeldunarentzat diseinatutako txalekoa.
Enpresak eta erakundeak
- Opari instituzionalak -
Txalekoa lanaren sinbolo da. Horregatik, erretiroa hartzera doan eta urte luzez lanean aritu den lankideari bere jubilazioan oparitzeko aukera da. Baita atzerriko bisita instituzional edo komertzial baten ondoren, bisitariei gure herriko kulturaren adierazgarri gisa oparitzeko ere.

Txaleko bat oparitu nahi duzu?
- Bete formularioa behar duzuna azalduz -
Zertarako behar duzu? Adb. Txapelketa, omenaldia, agurra, urtebetetzea, atzerriko bisitak, etab.
Idatziguzu eta lan egin dezagun elkarrekin.